About This Project

Morir Remando

Kirol txikiak, zintzoak eta gureak ikusaraztea eta balioestea den guztiak bizitza ematen digu. Eta garai hauetan, are gehiago. Horretarako jaio da “Morir Remando”: zerua ukitu eta Donostiako belaunaldi asko ilunpetik atera zituen klub bati buruzko dokumentala, gaur egun aldatu egin den testuinguru batean bere nortasuna eta esentzia mantentzen jarraitzen saiatzen ari dena.

Oso gure lurraldekoa den klub baten “trailerra” aurreratzen dizuegu, 50 urtez ur gainean bizia eman duena, eta gaur egun arraunean jarraitzeko eta iragana desegin ez dadin borrokan ari dena.

Dokumentala Martin Berasateguik bultzatutako proiektua da eta 2021eko abuztuan estreinatuko dugu.