About This Project

Ikusgaitzak

Heuren familian hazteko arazoak dituzten haurrei laguntzen saiatzearen arazoa gaur egun ikusten ez dena existitzen ez dela da. Haurrak dira, beste guztiak bezala. Baina adingabea babesteko legeak hau erakustea eragotzi egiten du, “itzala” sortzen da agertoki horretan, eta horrek ez du laguntzen ez ikusarazten, ez normalizatzen.

Irtenbidea begi bistan geneukan: aurpegia jarri behar genien. Eta margotu egin diegu. Hemendik abiatuta, benetako harrera-programetako haurrak eta haien harrera-familiak gainerako guztiak bezalakoak direla erakusten duen ekintza sortu dugu. Jasotzen dutena baino gehiago ematen dutelako. Zure familiarentzat, denboraldi batez, aurpegi bat gehiago dira, baina haientzat ordea bakarrik ez egotea esan nahi du.

Crossmedia eduki baten estrategia, kontzeptua eta ekoizpena, kanpoalderako piezak, telebista, irratia, hedabide digitalekoak eta prentsaurrekoa sortu ditugu. Eta, batez ere, Gipuzkoako aurpegirik onena erakusten dutenak. Elkartasunarena.