About This Project

Animalia Ongizate handiagorantz egiten dugun urrats bakoitza gizarte eredu osasuntsuago baterantz doan urrats bat da.

Hau esaten dugunean, ez gara hau hobea dela bakarrik esaten ari. Pandemia honek, adibidez, Asiako merkatu batean du jatorria, non animaliak baldintza osasungaitzetan lantzen diren. Horregatik, Eroskik bereziki Animalia Ongizatearekin zerikusia duen zerbait komunikatzen laguntzeko aukeratzen gaituen proiektu bakoitzean, ondo sentitzen gara.

Kasu honetan, Eroski Natur landako oilasko guztiak zeru azpian hazita daudela eta gure inguruko abeletxeetan aire zabalean ibiltzen direla kontatu nahi izan dugu. Zehazki, kanpaina honetan agertzen diren oilaskoek Gorbeia mendilerroari begira zeuden (!!!). Eta kanpoko kanal anitzeko kanpaina batean kontatu dugu, formatu digital anitzekoa, telebista, irratia…

Eskerrik asko, Eroski, konpromisoa partekatzeagatik eta beste kontsumo-eredu baterantz beste urrats bat emateagatik.